2024/3/15 – Konferentzia-eztabaida Anton Arriola Kutxabankeko presidentearekin
Joan den martxoaren 15ean, Erromako Klubeko Euskal Taldeak beste hitzaldi-eztabaida bat antolatu zuen, Anton Arriola Kutxabankeko presidentearen hitzaldiarekin, “Kutxabank etorkizuneko erronken aurrean” izenburupean. Kutxabankek inoizko emaitzarik onena lortu du 2023an, eta horrek inpaktu positiboa du gizarte osoan, zeren sortzen dituen baliabideen % 70 itzultzen baitio zergatan, hornitzaileen eta pertsonalarentzako ordainketetan eta fundazio akziodunentzako dibidendutan. Bankua posizio bikainean kokatzen da bere erronka estrategikoak bultzatzeko eta bezeroentzako lider gisa finkatzeko: produktu eta gaitasunetan sofistikatua, arriskuaren kudeaketan azkarra, digitalizazioaren arloan puntakoa, eta sozialki…