Botere-harremanen arteko aldaketa galanta
Reprogramar las redes, recablear las mentes, cambiar el mundo… ez gehiago eta ez gutxiago. Erabateko iraultza honez gero indarrean dagoena eta Manuel Castells irakasleak eraz eta moldez, taxuz eta zentzuz, sakon asko Comunicación y Poder (Alianza Editorial, 2009) deitu saiakera berrian aztertzen duena. “Klasiko bat” izaten amaitu dezakeen emari horietakoa.
Manuel Castells
Komunikabideak ditugu dagoeneko botere-estrategiek euren helburuak lortzeko aukeratu duten lan-esparrua. Hala ere, gaur egungo testuinguru teknologikoan, giza-komunikabideen larraina ez da inondik ere amaitzen oraintsu arte nagusi izan diren ohiko prentsa, irrati eta telebistetan. Internet plazaratu ostean, eta hainbat eratako eusgailu mugikorren laguntzaz, komunikazio-eremu berri bat sortu eta suspertu da, zibernauten autokomunikazioa alegia, botere-harremanak zeharo aldaraziko dituena.
Mundua aldatzen ari denik ez du gero inork ukatuko. Eta, gainera, azken bolada honetan abiada dezente hartu du. Aurreko mendearen hondarrean ustekabean topo egin zuten hiru zaldunak elkarrekin bildu eta, oraingoan, XXI. mendeaz arrapaladan jabetu nahi bide dute. Hiru dira, hiru, zaldunok: Teknologia, Komunikazioa eta Botorea. Hemen dira, heldu dira, nagusi dira. Saretikan mintzatzen da Interneten tronpeta, baita ere ikaratzen zibernauten ibarra.
Hau guztia aztertu du Manuel Castells irakasleak Comunicación y poder (Alianza Editorial, 2009) deritzan saiakeran. Komunikazioaren eta boterearen teoria berri baten ataritan gaude. Aurkibidea arras adierazgarri bezain esanguratsua:
Sarrera hau ez dago Euskarara itzulita erabat. Hura guztiz irakurtzeko bere baliokidea bisita dezake gaztelaniaz.