Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak Merkataritza Merezimenduaren Domina eman dio Iratxe Las Hayas Erromako Klubaren Euskal Taldearen Zuzendaritza Batzordeko kideari. Sari hau nazioko eta nazioarteko merkataritza-sektorean nabarmendu diren eta Espainiako merkataritza-politika bere barneko eta kanpoko dimentsioan babestu duten pertsonei egindako aintzatespena da.
Erromako Klubeko Euskal Taldetik gure zorionak eman nahi dizkiogu Iratxeri merezitako sari honengatik. Zorionak!