2018-02-08an, 18,30etan izan zen G20 Taldeak antolatu duten Hitzaldia / Eztabaida, Bilbao Berrikuntza Faktoria ? BBF, Lander Jiménez Ocioren eskutik, ENERGIA ETA ISURKETAK Zenbat emango dute planetaren baliabide naturalak? Hemen, Asian eta Amerikan izandako eskarmentuen bitartez eraikitako ikuspegia izenburupean.
Hona hemen deialdia.
Planeta baten bi aurpegiak. Ditugun baliabide naturalen eta geure kontsumoen berrikustea. Euskadi eta bere biztanleriaren inpaktuarekin hasten den hausnarketarentzako begirada bat. Klima aldaketa arintzeko eta egokitzeko proiektuetan bizi izandako errealitateen artetik bidai baten proposamena; Indiatik Argentinara gizatasunaren bi aldeei begira. Desengainatu eta liluratzen gaituen gizatasunak, beharrezko eta ezinbestekoa den garapen jasangarriarekiko tentsioan bizi dena.
Nahiz eta Hazkundearen mugak, deritzon liburu adierazgarriak, 45 urte baino gehiago izan, ez dugu inoiz izan orain dugun bezain beste kapazitate konputazionala. Gizakiok naturarekiko dugun inpaktua neurtzeko kapazitatea. Gaur modelatuen bidez munduko biztanleria guztia ni bizi naizen bezala biziko balira zer gertatuko litzateke adierazi dezakegu. Baita ere, nik kontsumitzen ditudan baliabide naturalen kantitate berdina kontsumituko balituzte eta nik behar dudan energia kantitate berdina beharko balute. Beroketa antropogenikoan dugun eraginaz badakigu, baita klima aldaketaren bizkortasunean dugun eragina ere, urtero egiten diren nazioarteko klima goibileren berri ere badaukagu. Munduko hainbat lekuetan pairatzen ari dira, garapen ereduaren desorekak eta garapena mugatzen ari diren natura mehatxuen ondorioak, hainbat pertsonen bizia arriskuan jarriz. Hausnarketara gonbidatzen gaituzten errealitateak dira; eredu berrien garapena bizkortzea, hitzarmen internazionalei koherentzia emateko Garapen Iraunkorreko Helburuak gureak egiteko eta garapen iraunkor, sozial eta ekonomiko orekatu baterantz bideratzeko hausnarketak egitea.
Lander Garapen Iraunkorreko zuzendaria da LKS Ingeniería S.Coop.-an. Enpresa Carbono Neutro bihurtu duen sektoreko lehenetarikoaren prozesuaren arduraduna. Nazioartean 16 urteko eskarmendua izanik, Estatu Batuak, Kenia, eta batik bat Erresuma batutik, 2009-an Euskal Herrira bueltatu zenetik, Newcastle upon Tyne Unibertsitateko Ingurugiroko ingeniari gisa, nazioarteko erakundeei aholkua ematen die garapen iraunkorraren inguruko arloetan.
Landerrek UNCHS (Hábitat)-en Nairobi (Kenia)-n lan egin du, kokaleku informalen erresilientzia arloetan eta nazioarteko erakundeei eta garapen bankuei (WBG, IFC, BID, CAF) aholkua ematen die India, Indonesia zein Latinoamerika aldean, klima aldaketa arintze eta egokitze arloetan. PNUD erakundeari aholkatzen egon da, klima finantzaketa plataformaz eta garapen proiektuen diru sarbideei buruzko funtsetan. Udal Metropoli mailan Karbono isurketa baxuko ekonomia berriari buruzko aholkularitza egin du Asia, Europa zein Latinoamerikan. Isurketen inbentarioak, zein etorkizuneko iradokizunetan oinarritutako akzio planak landuz.