2017-12-14an izan zen Erromako Klubaren Euskal Taldearen G20ren lehenengo Hitzaldia-Eztabaida, Bilbao Berrikuntza Faktoria, BBF, Ignacio Alcalderen eskutik, Hiri Adimendunak Aro Digitalerakoren izenburupean.
Hona hemen deialdia.
Gure mundua abiadura zorabiagarri batean aldatzen ari da eta, ia konturatu barik, garai berri batean sartu gara, Aro Digitalean. Gazteak, sorterri digitala dutenak, ingurugiro hori hobeto ulertzen dutenak dira eta agertzen ari den mundu aldakor horren protagonista garrantzitsuenak izango dira.
Betidanik hiria elkarreragin, bizikidetasun eta pertsonen garapen sozialaren funtsezko eremua izan da. Gaur egun, munduko biztanleri gehiena hirietan bizi da eta hauek aurreikusirik gabeko garrantzia jasotzen dabiltzate. Baina hiri guztiak ez dute nolakotasun berbera. Hiri-eredu desberdinak azaltzen dira, non gizarte bakoitzarekiko bestelako erantzunak ematen dira; jendea erakartzeko, elkartasun guneak sorrarazteko, esparru berrietara moldatzeko, era egokian garatzeko eta bizitza-kalitatea eskaintzeko osterantzeko gaitasunak daukatelako. Gainera, hiriak izaki bizidunak dira denborarekin aldatu egiten direnak eta, pertsonen parekotasunarekin, epealdi desberdinak zeharkatu egiten dute haien bizialdian.
Bizitzen ari garen momentu interesgarri honetan, beharrezkoa da hausnartzea ea zein eta ze nolako hiri-eredu zentzudun bilatzen gabiltza. Zein erakuspen egokiagoa da gizarte berri honentzako, zeintzuk dira gakoak eta erronkak, garai bateko ze elementu mantendu beharko lirateke, eta nola jaso ditzaskegu berrikuntzak hiri hobeago bat eraikitzeko. Hau da, etorkizuneko belaunaldientzako mundu hobeago bat lagatzeko.
Ignacio hirigile arkitektoa da, Nafarroako Unibertsitatean burutua. Gaur egun Fundación Metropoli-ko, Centro Internacional de Inovacción sobre Ciudades y Territorios, lehendakariordea da. Erakundean Lurralde Adimenduen gaian jakitun eta ikertzailea da. Era berean, Madrileko Universidad San Pablo CEU-ko irakatsi egiten den Máster en Urbanismo-ko zuzendaria izan da hamarkada batez, espainiar unibertsitate mugetan hirigintza arloan egon den lehenengo titulazioa.
Erantzukizunak izan dituen hainbat lanetan, Directrices de Ordenación del Territorio del País Vasco edo Sarriguren-eko EcoCiudad proiektuak Europako Hirigintza Saria jaso dute, hau da Europar Batasuneko gehienezko dohaina gai honetan.
Hirietan, errealitate fisiko eta mundu digitalaren baterakidetasuna aztergai du. Horren baitan hainbat proiektu koordinatu egin ditu, halaber, Diamante Caribe y Santanderes de Colombia, Fundación Metrópoli eta Microsoft-en artean landutakoa. Hau munduan garrantzizko bi sari jaso ditu, World Smart City Award-a, Smart City Expo Barcelona 2015 jasota, herrialde arloan proiekturik berritzaileena izateagatik, eta ISOCARP Global Award 2017, urte hartan hirigintza sailean proiekturik hoberena izateagatik. Azken honek Munduko Hirigile Elkarteak emandakoa.