Joan Antoni Mele (2012/05/18)
Argazkiak:
Joseba Azkarraga Etxegibel, HUHEZIn irakasle eta LANKI Ikertegiko ikerlari, hizketa/eztabaida emango du. Poshazkunderako trantsizioari buruz. Hona hemen deialdia. Hona hemen hitzaldiaren emandako aurkezpena. Hona hemen Joseba Azkarragaren aurkezpena, youtube web horrialdean. Hona hemen elkarrizketa, youtube web horrialdean. Hitzaldiaren egindako eskema. La Evolución Sostenible I argitarapen lehen zatia. La Evolución Sostenible II argitarapen bigarren zatia.
2012-04-27an izan zen CHRISTIAN FELBER Jaunak emandako hitzaldia, “La Economía del Bien Común, un modelo económico con futuro” izenburupean. Hona hemen deialdia. Eta emandako Aurkezpena. Hartutako argazkiak: Sarrera hau ez dago Euskarara itzulita erabat. Hura guztiz irakurtzeko bere baliokidea bisita dezake gaztelaniaz.
Martxoaren 25ean, ostiralez, beste eztabaidagune bat izango du, IDRIS ERDWAH D. Espainiako Libiar Etxearen bozeramaile eta sortzaileetakoa tarteko. Gaia, berriz: “Arabiar mundua pil-pilean. LIBIA: egungo ikuspegia eta hurrengo urteetako politika zein ekonomia-ondorioak”. Elkarren arteko topaketa honekin Libiaren iraganaz eta orainaz informazio asko duen pertsonaren iritzia ezagutu nahi dugu. Eztabaidagunearen zertzeladak eta deia hemen.
Maiatzaren 14an, ostiralez, Unibertsitatea ezagutza-gizartearen baitan izenburpeko ziklo berriari ekingo zaio. Aurreneko hitzaldian Igor Campillo doktorea (Deustuko Unibertsitatearen Deustotech Teknologia Institutuaren zuzendaria) mintzatuko da honako gai honetaz: “NANOTECNOLOGIA, un viaje alucinante”. Hainbat urtez gai hauek lantzen diharduen adituaren eskutik nahi genuke arlo berri hau hurrengo topaketan jorratu. Nahi izanez gero eztabaidagunearen berri ikusi, hemen.
Hurrengo martxoaren 5ean beste eztabaidagune bat izango dugu Energia eta Zibilizazioa gaiari buruzkoa. José Ignacio Hormaetxe jauna, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendari Nagusia den aldetik, honako gai honetaz mintzatuko zaigu: “Energiaren oraina eta geroa Euskadin”. Energia gaiez hainbat urtez lanean diharduen aditu honen eskutik nolabaiteko ikuspegi globala eta lokala aztertu nahia da topaketa honen baitan lortu nahi duguna. Barne-eztabaida suspertu lezakeen jardunaldia ere burutu nahi genuke. Hainbat lan-talde antolatuz eta zikloari buruzko zenbait galdera eginez, Erromako Klubaren Euskal Taldearen iritzi-moldeak zertan…
Energia eta zibilizazioa eztabaida-programaren barruan, abenduaren 18an, Ales Artaza Indonesiako MEDCO Papua Industri Lestari egitasmoaren ingeniari-zuzendariak honako hitzaldi hau eskaini zuen: “1990ko Kyototik 2009ko Kopenhagera. Erronka: 2020 urterako %20”.
Azaroaren 20, ostiralez, Energia eta Zibilizazioa deritzan ziklo berriaren bigarren eztabaida antolatuko dugu. Xabier Garmendia, Eusko Jaurlaritzaren Industria eta Energia sailburuordea izango dugu hizlari.
Hurrengo eztabaida irailaren 18an, ostiralez, izango da. JOSE RAMON LASUEN, Erromako Klubaren bazkidea, NAZIOARTEKO KRISIALDIAREN EGOERAZ, mintzatuko da. Honako eztabaida hau krisialdia zertan den aztertzeko orain arte eratu izan ditugunen ondotik etorriko da. Gogoan izan aurrekoak: Krisialdi globala, erantzun lokalak – Ignacio Marco Gardoqui. Krisialdia eta bere ondorioak EAEn – Joseba Madariaga eta Javier Echenique. Eraberritu krisialdian edota krisialdia eraberrikuntzan Alfonso Vázquez. Irailaren 18ko eztabaidaz duela bi urte hasi zen krisialdiaren gaineko hitzaldi-sorta amaitu nahi genuke. Esan beharrik ez, gure…
Web honek berezko cookieak darabiltza eta hirugarren gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu gure pribatutasun-politika eta cookieak onartzen dituzula irizten dugu.
Web honen cookie doikuntzak daude "cookieak baimentzeko" eta nabigazio esperientzia posible onena zuri horrela eskaintzeko itxuratuta. Web hau erabiltzen jarraitzen baduzu zure cookie-doikuntzak aldatu gabe edo klika egiten duzu "Onartzean" honetarako zure baimena ematen ari izango zara.