G30 – Koldo Saratxaga (2013/02/21)

2013ko otzailaren 21an, ostirala, hitzaldi berri bat ospatu dugu, Koldo Saratxaga Jaunak emana. Koldo Saratxaga Jauna, IRIZAR S. Coop.-eko Proiektuko Koordinatzaile Nagusia izan zen eta Irizar Groupeko Presidentea. K2K Emocionando sortzaila da. Azken urteetan irakaslea da EHUn, UDn, MUan eta NUPan, eta IESEko irakasle gonbidatua da. Harreman-estilo berri bat izeneko liburuaren egile ere bada. Azken urteetan hainbat sari jaso ditu bere ibilbide profesionala goraipatuz. Hitzaldiaren izenburua honakoa da: Nolako gizartea nahi dugu? Hona hemen hitzaldiaren deialdia. Eta hitzaldiaren grabazioa: Hemen…

Irakurri Gehiago

Javier Arellano (2013/01/25)

2013ko urtarrilaren 25ean, ostirala, hitzaldi-eztabaida berri bat izango dugu, Javier Arellano Jaunak emana. Javier Arellano Alboaneko Zuzendaria izandakoa da eta gaur egun Deustuko Unibertsitateko ikertzailea da. Bere hitzaldiaren izenburua honakoa da: Demokrazia eta gizarte mugimenduak: ordezkaritzaren krisia. Javierrek erakunde politikoekiko herritarren gero eta gaitzuste handiagoari eta gizarte mugimenduen zereginari buruz hitz egingo digu. Bereziki, estatuko historia politikoaren lehena eta oraina bereiztera etorren “Spanish Revolution? moduan ezaguna den gizarte mugimenduaren ondorioen gainean hausnartuko du. Atsegin handiz, hitzaldira gonbidatzen zaituztegu. Eztabaidagunerako deia…

Irakurri Gehiago

G30 – Jon Rekakoetxea (2013/01/11)

2013ko Urtarrilaren 11an, ostirala, hitzaldi berri bat ospatuko dugu, Jon Rekakoetxea Jaunak emana. Jon Rekakoetxea Jauna, G30 Erromako Klubeko Euskal Taldeko partaidea da. Analista eta inbertsio-funtsen gestore moduan lan egiteten du Finecon, Deustuko Unibertsitateko Komertzialean klaseak emateaz gain. Hitzaldiaren izenburua honakoa da: Zertzelada ekonomiko finantzarioak: Gaur eguneko margolanak beltz kolorea bakarrik ete du? Hona hemen hitzaldiaren deialdia. Eta hitzaldiari buruz grabaketa: Eta hemen komenigarri aurreko irakurmenenarentzako loturak: Gaur eguneko krisari buruz azterketa.”What Lessons Banks and Financial Institutions Can Learn From…

Irakurri Gehiago

Iosu Zabala (2012/11/30)

2012ko Azaroaren 30an, ostirala, hitzaldi berri bat ospatu genuen, Iosu Zabala Jaunak emana. Iosu Zabala Jauna, Mekanikaritza Doktorea da eta Mondragon Unibertsitateko Errektorea da. Hitzaldiaren izenburua honakoa zen: “Mondragon Unibertsitatea, Unibertsitatea Gobernatzeko Eredu Berezia”. Iosuk enpresa munduarekin eta MCC kooperatibekin oso lotuta dagoen unibertsitate-kudeaketaren ikuspuntua landu du, enpresara, bere eraginkortasunera eta emaitzetara bideratua dagoena eta gizartearekin elkarlanean diharduena. Jakiunde. Hona hemen hitzaldiaren Deialdia. Iosuk egindako aurkezpena. Eta argazki batzuk ere:

Irakurri Gehiago

G30 – Ane Aguirre (2012/11/09)

Ane Aguirrek Vesper aholkularitza eta coaching enpresaren sortzaile eta bazkidea da. Enpresaritzan eta Ekonomia-zientzietan lizentziaduna eta Kudea-keta aurreratuan graduondokoduna,Deustuko Unibertsitate Komertziala-ren bitartez; Coach exekutiboa, International Coaching Federation-en bitartez; PNL-en (programazio neuro-linguistikoa) Practitionerra eta talde-coach-a Team Coaching International-en bitartez. KPMG Consulting-en estrategia- eta kalitate-aholkulari lanak egin ditu; BBVA-n ezagutzaren kudeaketa zuzendari, barne-komunikazio zuzendari eta, azkenik, hezkuntza-zuzendari jardun du; Vesper-en, estrategia, berrikuntza eta zuzendaritza-garapen alorretan EITB, CAF, Galdakaoko Ospitalea, BBK, Bizkaiko Foru Aldundia, Vasco Catalana Group, APTE eta Microdeco enpresen bidaide izan…

Irakurri Gehiago

Manfred Nolte (2012/10/26)

2012ko Urriaren 26an, ostirala, hitzaldi berri bat ospatu dugu, Manfred Nolte Jaunak emana. Manfred Nolte Jauna, ekonomian Doktorea, Deusto Business Schooleko irakaslea eta bere Gobernu Kontseiluko bozeramailea da. Era berean, Deustoko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuko eta Alboaneko ikertzailea eta laguntzailea da. Hona hemen Manfred Noltek erabilitako Aurkezpena. Hitzaldiaren izenburua honakoa da: “Solidaritatea mundializatzea, finantza transakzioentzako tasa bat. Tobin tasa”. Hitzaldiaren asmoa solidaritatearen inguruan sakon hausnartzea eta hitzlariarekin batera berak bilketa tresna horri buruz duen ikuspegia banatzea da. Hona hemen, hitzaldiaren…

Irakurri Gehiago

G30 – Juan Tomas Hernani (2012/06/29)

2012ko Ekainaren 29an, Ostirala, G30ren hitzaldi berri bat ospatu dugu, D.Juan Tomás Hernanik emana, Berrikuntza eta Industriako Idazkari Orokorra, European Spallation Source, Sweeden. “Euskal ekonomiaren eraldaketa berrikuntza eta zientziaren bidetik”en izenpean. Ikuspegi orokor eta zabal horretatik abiatuz, hitzaldiaren azken xedetzat, krisi osteko Euskadi 2.0 irudikatzea izango du Juan Tomás Hernanik. Hona hemen hitzaldiaren deialdia. Juan Tomás Hernaniren argazki bat , eta beste taldearen bat, eztabaidan hartutak. Eskema bi ere aurkituko dizkizue: hasierako bat eta geroko bat, eztabaidan egindak.

Irakurri Gehiago

Web honek berezko cookieak darabiltza eta hirugarren gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu gure pribatutasun-politika eta cookieak onartzen dituzula irizten dugu.

Web honen cookie doikuntzak daude "cookieak baimentzeko" eta nabigazio esperientzia posible onena zuri horrela eskaintzeko itxuratuta. Web hau erabiltzen jarraitzen baduzu zure cookie-doikuntzak aldatu gabe edo klika egiten duzu "Onartzean" honetarako zure baimena ematen ari izango zara.

Itxi