Idris Erdiwah (2011/03/25)

Martxoaren 25ean, ostiralez, beste eztabaidagune bat izango du, IDRIS ERDWAH D. Espainiako Libiar Etxearen bozeramaile eta sortzaileetakoa tarteko. Gaia, berriz: “Arabiar mundua pil-pilean. LIBIA: egungo ikuspegia eta hurrengo urteetako politika zein ekonomia-ondorioak”. Elkarren arteko topaketa honekin Libiaren iraganaz eta orainaz informazio asko duen pertsonaren iritzia ezagutu nahi dugu. Eztabaidagunearen zertzeladak eta deia hemen.

Irakurri Gehiago

Igor Campillo (2010/05/14)

Maiatzaren 14an, ostiralez, Unibertsitatea ezagutza-gizartearen baitan izenburpeko ziklo berriari ekingo zaio. Aurreneko hitzaldian Igor Campillo doktorea (Deustuko Unibertsitatearen Deustotech Teknologia Institutuaren zuzendaria) mintzatuko da honako gai honetaz: “NANOTECNOLOGIA, un viaje alucinante”. Hainbat urtez gai hauek lantzen diharduen adituaren eskutik nahi genuke arlo berri hau hurrengo topaketan jorratu. Nahi izanez gero eztabaidagunearen berri ikusi, hemen.

Irakurri Gehiago

Jose Ignacio Hormaeche (2010/03/05)

Hurrengo martxoaren 5ean beste eztabaidagune bat izango dugu Energia eta Zibilizazioa gaiari buruzkoa. José Ignacio Hormaetxe jauna, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendari Nagusia den aldetik, honako gai honetaz mintzatuko zaigu: “Energiaren oraina eta geroa Euskadin”. Energia gaiez hainbat urtez lanean diharduen aditu honen eskutik nolabaiteko ikuspegi globala eta lokala aztertu nahia da topaketa honen baitan lortu nahi duguna. Barne-eztabaida suspertu lezakeen jardunaldia ere burutu nahi genuke. Hainbat lan-talde antolatuz eta zikloari buruzko zenbait galdera eginez, Erromako Klubaren Euskal Taldearen iritzi-moldeak zertan…

Irakurri Gehiago

Jose Ramón Lasuen (2009/09/18)

Hurrengo eztabaida irailaren 18an, ostiralez, izango da. JOSE RAMON LASUEN, Erromako Klubaren bazkidea, NAZIOARTEKO KRISIALDIAREN EGOERAZ, mintzatuko da. Honako eztabaida hau krisialdia zertan den aztertzeko orain arte eratu izan ditugunen ondotik etorriko da. Gogoan izan aurrekoak: Krisialdi globala, erantzun lokalak – Ignacio Marco Gardoqui. Krisialdia eta bere ondorioak EAEn – Joseba Madariaga eta Javier Echenique. Eraberritu krisialdian edota krisialdia eraberrikuntzan Alfonso Vázquez. Irailaren 18ko eztabaidaz duela bi urte hasi zen krisialdiaren gaineko hitzaldi-sorta amaitu nahi genuke. Esan beharrik ez, gure…

Irakurri Gehiago

Web honek berezko cookieak darabiltza eta hirugarren gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu gure pribatutasun-politika eta cookieak onartzen dituzula irizten dugu.

Web honen cookie doikuntzak daude "cookieak baimentzeko" eta nabigazio esperientzia posible onena zuri horrela eskaintzeko itxuratuta. Web hau erabiltzen jarraitzen baduzu zure cookie-doikuntzak aldatu gabe edo klika egiten duzu "Onartzean" honetarako zure baimena ematen ari izango zara.

Itxi