Ursula von der Leyenek “Hazkundearen mugak” aipatu ditu Europako Parlamentuan
Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek Europako Parlamentuan egin berri duen Beyond Growth konferentzian hasi du hitzaldia, Erromako Klubak duela 50 urte erregai fosiletan oinarritutako hazkundea zaharkituta zegoela ohartarazten zuen “Hazkundearen mugak” txostenari erreferentzia eginez. Von der Leyenek bere egin zuen ondorio hori, eta Europako Batzordeak Europako Itun Berdea aurkezteko arrazoi gisa deskribatu zuen. Diskurtso osoa esteka honetan dago eskuragarri: Speech by President von der Leyen at the Beyond Growth Conference in the European Parliament