Aldaketei aurre egiteko aldatu egin behar da Dena aldakor, aldagai eta aldagarri den honetan ez da gero batere harrigarria soziologoak aldaketa soziologikoen berri ematea. Ez ohikoa da, ordea, soziologoak soziologiaren beraren funtzioa eztabaidatzea, gizartea gainditu eta subjektu pertsonalaren lehentasuna aldarrikatzea. Hauxe da, lerro bitan, Alain Touraine soziologo ospetsuak egiten duena La mirada social deitu azken saiakeran. Aro sozialetik aro moralerako pasabidea. Politika historiaurrea omen da; ekonomia, iragana; betor kultura. Alain Touraine Alain Tourainek berak adibide ulergarri gisa dioenez: aldaketa irudikatze…