clubderomagv

G30 – Naroa Ibarretxe (2013/05/16)

G30aren eztabaida berri bat antolatu dugu, maiatzaren 16an, osteguna, (18,30etan,BILBOROCK-an, Areto Balioaniztunan) Naroa Ibarretxe Bilbaoren eskutik, Nolakoa da burmuniaren funtzionamendua? Neuropsikologiaren oinarriak ren izenpean. Psikologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatearen bitartez eta neuropsikologian aditua. Lizentziatura amaitutakoan Bartzelonara joan zen Neurozientzian Masterra burutzeko. Bartzelonako Unibertsitatean Medikuntzan doktoregoa lortu zuen, erresonantzia magnetiko eta neuroirudi tekniken erabileran aintzindari den ikerketa taldean. Gerora, Bartzelonako Clinic Ospitalean eta neuro-endekapenezko sarean (CIBERNED) doktorego-ondoko ikerlari moduan kontratatu zuten. Hau da prestatu dugun deialdia. Jakiunde. Hona hemen Euskaraz egindako…

Irakurri Gehiago

Alfons Cornella (2013/04/26)

2013ko apirilaren 26ean hitzaldi-eztabaida berri bat izango dugu, Alfons Cornella Jaunak emana. Cornellà Infonomiaren sortzaile eta presidentea da eta herrialdeko enpresa handien aholkularia. Erakundeen berrikuntzari buruzko 100 proiektu baino gehiago zuzendu ditu. 2009an Co-society sortu zuen.La solución empieza por Co- liburuaren egilea da. Hitzaldiaren izenburua honakoa da: Kooperaketaren Sareak. Etorkizuna elkarlana, ko-sorkuntza, koordinazioa, egitasmo hibridoak ernetzeko ahalmenen konbinaketa da. Berrikuntza irekia baino haratago, etorkizuna enpresen ahalmenak biderkatzean datza, produktu eta zerbitzu berriak sortuz eta, modu horretan, energia ekonomikoa berrituz. Hona…

Irakurri Gehiago

Carmen Uriarte (2013/03/01)

2013ko martxoaren 1ean, ostirala, hitzaldi-eztabaida bat izan dugu, Carmen Uriarte Andreak emana, 13,30etan, La Bilbainan. Carmen Uriarte Turkiako Konsul Ohorezkoa da Euskal Herrian. Bere hitzaldiaren izenburua honakoa zen: Turkia: Europa Ekialde Ertainan. Turkia Europar Batasunera anexionatzearen aldeko eta kontrako alderdiak aztertuko ditu, baita gizarte eta industria arloetan euskaldunen eta turkiarren arteko harreman aukerak zeintzuk diran ere. Eztabaidagunerako deia hemen. Badaukagu ere irakurtzeko komenigarri idazki batzuk (erderaz idatzitakoak): Europa en medio Oriente Sabías que Incentivos Comercio Exterior y Sectores Relevantes Ispat…

Irakurri Gehiago

G30 – Koldo Saratxaga (2013/02/21)

2013ko otzailaren 21an, ostirala, hitzaldi berri bat ospatu dugu, Koldo Saratxaga Jaunak emana. Koldo Saratxaga Jauna, IRIZAR S. Coop.-eko Proiektuko Koordinatzaile Nagusia izan zen eta Irizar Groupeko Presidentea. K2K Emocionando sortzaila da. Azken urteetan irakaslea da EHUn, UDn, MUan eta NUPan, eta IESEko irakasle gonbidatua da. Harreman-estilo berri bat izeneko liburuaren egile ere bada. Azken urteetan hainbat sari jaso ditu bere ibilbide profesionala goraipatuz. Hitzaldiaren izenburua honakoa da: Nolako gizartea nahi dugu? Hona hemen hitzaldiaren deialdia. Eta hitzaldiaren grabazioa: Hemen…

Irakurri Gehiago

Javier Arellano (2013/01/25)

2013ko urtarrilaren 25ean, ostirala, hitzaldi-eztabaida berri bat izango dugu, Javier Arellano Jaunak emana. Javier Arellano Alboaneko Zuzendaria izandakoa da eta gaur egun Deustuko Unibertsitateko ikertzailea da. Bere hitzaldiaren izenburua honakoa da: Demokrazia eta gizarte mugimenduak: ordezkaritzaren krisia. Javierrek erakunde politikoekiko herritarren gero eta gaitzuste handiagoari eta gizarte mugimenduen zereginari buruz hitz egingo digu. Bereziki, estatuko historia politikoaren lehena eta oraina bereiztera etorren “Spanish Revolution? moduan ezaguna den gizarte mugimenduaren ondorioen gainean hausnartuko du. Atsegin handiz, hitzaldira gonbidatzen zaituztegu. Eztabaidagunerako deia…

Irakurri Gehiago

G30 – Jon Rekakoetxea (2013/01/11)

2013ko Urtarrilaren 11an, ostirala, hitzaldi berri bat ospatuko dugu, Jon Rekakoetxea Jaunak emana. Jon Rekakoetxea Jauna, G30 Erromako Klubeko Euskal Taldeko partaidea da. Analista eta inbertsio-funtsen gestore moduan lan egiteten du Finecon, Deustuko Unibertsitateko Komertzialean klaseak emateaz gain. Hitzaldiaren izenburua honakoa da: Zertzelada ekonomiko finantzarioak: Gaur eguneko margolanak beltz kolorea bakarrik ete du? Hona hemen hitzaldiaren deialdia. Eta hitzaldiari buruz grabaketa: Eta hemen komenigarri aurreko irakurmenenarentzako loturak: Gaur eguneko krisari buruz azterketa.”What Lessons Banks and Financial Institutions Can Learn From…

Irakurri Gehiago

Iosu Zabala (2012/11/30)

2012ko Azaroaren 30an, ostirala, hitzaldi berri bat ospatu genuen, Iosu Zabala Jaunak emana. Iosu Zabala Jauna, Mekanikaritza Doktorea da eta Mondragon Unibertsitateko Errektorea da. Hitzaldiaren izenburua honakoa zen: “Mondragon Unibertsitatea, Unibertsitatea Gobernatzeko Eredu Berezia”. Iosuk enpresa munduarekin eta MCC kooperatibekin oso lotuta dagoen unibertsitate-kudeaketaren ikuspuntua landu du, enpresara, bere eraginkortasunera eta emaitzetara bideratua dagoena eta gizartearekin elkarlanean diharduena. Jakiunde. Hona hemen hitzaldiaren Deialdia. Iosuk egindako aurkezpena. Eta argazki batzuk ere:

Irakurri Gehiago

G30 – Ane Aguirre (2012/11/09)

Ane Aguirrek Vesper aholkularitza eta coaching enpresaren sortzaile eta bazkidea da. Enpresaritzan eta Ekonomia-zientzietan lizentziaduna eta Kudea-keta aurreratuan graduondokoduna,Deustuko Unibertsitate Komertziala-ren bitartez; Coach exekutiboa, International Coaching Federation-en bitartez; PNL-en (programazio neuro-linguistikoa) Practitionerra eta talde-coach-a Team Coaching International-en bitartez. KPMG Consulting-en estrategia- eta kalitate-aholkulari lanak egin ditu; BBVA-n ezagutzaren kudeaketa zuzendari, barne-komunikazio zuzendari eta, azkenik, hezkuntza-zuzendari jardun du; Vesper-en, estrategia, berrikuntza eta zuzendaritza-garapen alorretan EITB, CAF, Galdakaoko Ospitalea, BBK, Bizkaiko Foru Aldundia, Vasco Catalana Group, APTE eta Microdeco enpresen bidaide izan…

Irakurri Gehiago

Manfred Nolte (2012/10/26)

2012ko Urriaren 26an, ostirala, hitzaldi berri bat ospatu dugu, Manfred Nolte Jaunak emana. Manfred Nolte Jauna, ekonomian Doktorea, Deusto Business Schooleko irakaslea eta bere Gobernu Kontseiluko bozeramailea da. Era berean, Deustoko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuko eta Alboaneko ikertzailea eta laguntzailea da. Hona hemen Manfred Noltek erabilitako Aurkezpena. Hitzaldiaren izenburua honakoa da: “Solidaritatea mundializatzea, finantza transakzioentzako tasa bat. Tobin tasa”. Hitzaldiaren asmoa solidaritatearen inguruan sakon hausnartzea eta hitzlariarekin batera berak bilketa tresna horri buruz duen ikuspegia banatzea da. Hona hemen, hitzaldiaren…

Irakurri Gehiago

Web honek berezko cookieak darabiltza eta hirugarren gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu gure pribatutasun-politika eta cookieak onartzen dituzula irizten dugu.

Web honen cookie doikuntzak daude "cookieak baimentzeko" eta nabigazio esperientzia posible onena zuri horrela eskaintzeko itxuratuta. Web hau erabiltzen jarraitzen baduzu zure cookie-doikuntzak aldatu gabe edo klika egiten duzu "Onartzean" honetarako zure baimena ematen ari izango zara.

Itxi