Ekonomia eta Europako Funtsen sailburuordeak deitoratu egin du, halaber, funts horiek kudeatzeko autonomia-erkidegoei utzi zaien maniobra-tarte txikia.
Jordi Campàs Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Europako Funtsetako sailburuordeak Erromako Klubaren Euskal Taldeak antolatutako topaketa batean parte hartu zuen urtarrilaren 21ean, Next Generation Europako berreskuratze-funtsen egoera aztertzeko. Funts horiek EBk sustatu zituen COVID-19aren pandemiaren ondorioei aurre egiteko.