Noticias

Albiste berriagoak »

Zientzilarien asaldakuntza

2010-05-23  ¦  Erromako Kluba

Zientzilariok asaldatu egiten gara. Eta ez horren konplexu eta arantzatsua den nortasun-arazoarentzako erantzunik ez dugulako, denik ere ez baitakigu, zentsurak eta tabuak inondik ere onartzerik ez dugulako baino. Ezerk nabarmentzen baldin badu Zientziaren lan-esparrua, galderen oparotasuna zein gero eta erantzun landuagoak eta zuzenagoak aurkitu ahal izateko ahalegin zintzoa da. Beraz, ez du gero balio galderak debekatzeak. Ez du balio hausnarketarik ezak, ezta erantzunak bildu, ikertu eta aztertu nahi ezak ere. Enrique Zuazuak, Ikerbasque erakundearen irakasle eta matematikoak, gaur Deia egunkarian.

Gehiago irakurri...

Krisia ez da berria. Europar liderrik eza eta hiritarren borondate falta, bai

2010-05-15  ¦  Erromako Kluba

Jokoan dago europar ongi-izate eredua. Eta jokoan bezain arriskuan, berriz, definitzen gaituen gizarte-ituna, oinarri-oinarrizko eskubidetzat jotzeaz gainera hazkuntza ekonomikoaz baino segurtatzerik ez dugun gizarte-eredua. Churchillek aipatu zuen ‘odol, izerdi eta negar-malkoen’ zorian gaude, atzeratu nahi izan dugun kinkan. Baina heldu zaigu maila bereko lider europarrik faltan, sakrifizioak onartzeko baino aberatsagoa den hiritarrekin eta, beldurrez, osatzeko jarritako kataplasmakinbertsioen zein soldatek murrizketaez ote duen hasi berri den berreskurapena geraraziko eta deflazioa erakarriko. Francisco Basterrak, gaur, El Pais egunkariaren ohiko zutabean

Gehiago irakurri...

Arazo politikorik handiena egonkortasunik eza antolatzea da

2010-05-10  ¦  Erromako Kluba

Aspaldidanik dakigu trukaketak elkartarazten dituzten odien kontrolak ez duela edukien kontrolik bermantzenHonako gas-mundu honen testuinguru berrian, desiragarria bezain zaila da Estatuek eta nazioarteko erakundeek prozesuak antolatzeko duten aukera…. Munduko arazo politikorik handiena egonkortasunik eza antolatzea daOinarrizko eginkizun politikoa “merkatu-giroa” eragitea da, ezinbesteko parametroak nolabait kudeatzerik izan dadin… Daniel Innerarity irakasleak lantzen dituen ideietako batzuk dira, gaur, Vocento taldearen euskal egunkarietan.

Gehiago irakurri...

Finantza-merkatuek belauniko jarri dituzte Estatuak

2010-05-08  ¦  Erromako Kluba

Gobernu espainiarrak “barregarritzat” jo ditu zurrumurruak. Arrazoirik izan dezan nahi genuke. Baina ez dago kerik gabeko surik. Europako hegoaldeko herrialdeen buruzagiek benetan aztertu beharko lukete egoera hau eta, batez ere, Europaren erantzun bateratua aldarrikatu. Eta zalantzarik ez gero, ez garena krisialdi honetatik aterako euroaren politika aldatzeke. Hauxe da Sami Naïr adituaren baieztapena, gaur, El País egunkarian.

Gehiago irakurri...

Ekonomia estatubatuarra ardatz berri bila

2010-05-03  ¦  Erromako Kluba

Lehen urte etsigarria izan den arren, Obama presidenteak ardatz berritan oinarrituko den ekonomia-mota eraiki nahi du: langile hezituagoez, energia-eraginkortasunaren aldetik erantzunkizun gehiago izan duten enpresez eta energia fosil kutsatzaileen orain bezainbateko menpekotasunik izango ez duen automozio industriazKontsumoak eta zorrak sustatutako ekonomia ezik, inbertsioak eta esportazioek suspertutko duten ekonomia nahi du Obamak. Gerardo Del Cerro Santamaria World Future Society -ren bazkideak dio gaur Deian.

Gehiago irakurri...

Finantza-askatasuna lehiakortasunaren suspergarri

2010-04-18  ¦  Erromako Kluba

Hurrengo urteetan ezer ez da berdin izango. Enpresek --txikiek eta ertainek gehienbatlehiakortasun handiko eremuetan aritu beharko dute, produktuen, merkatuen zein teknologien etenik gabeko aldaketen baitan. Eta horretarako gero eta finantza sendoagoak behar izango dituzte, kapitalaren eta epe luzeko zorpetzearen arteko konbinazioak eragin ditzakeen baliabide iraunkorren hildotik baino lortu ahal izango ez direnak, hauxe da Jesus Alberdi Elkargi elkartearen kontseilari ordezkariak Vocento taldearen euskal egunkarietan gaur egindako iragarpena.

Gehiago irakurri...

Berrikuntza Euskadin

2010-04-11  ¦  Erromako Kluba

Carlos Fernandez Isoird, Denokinn Berrikuntza Zentruaren managing zuzendaria, El Diario Vasco egunkarian mintzo zaie gaur, oraindik ere berrikuntzarik gabeko etorkizunik nekez izan daitekeela sinesten ez dutenei. Lehiakortasunaz ari da, bai gure zenbait enpresaren etorkizunaz eta baita Euskadiren gizarte eta ekonomia egituraz ere. Eta beldur da ez ote garen oraindik ere bizi berrikuntzaz bizi daitekeenik ere zenbaitek harrigarritzat jotzen duen herrialdean.

Gehiago irakurri...

Ezer gutxik jarraituko du lehengo lepotik

2010-04-04  ¦  Erromako Kluba

Adegin sinetsirik gaude gaur egungo krisialdi ekonomikoaren jatorria giza-baloreen krisi sakona baino ez dela adierazten du gaur Eduardo Zubiaurre elkarte-buruak El Diario Vasco egunkarian. Horretara gizarte mailan zein gizabanako bakoitzaren baitan baloreak berreskuratu beharrak ondorioak erakarriko ditu erakundeon zein pertsonon mesedetan. Haren iritziz: aurrez aurre izango ditugun eraldaketek borondate kementsua eskatuko dute, aldaketok bideratzeko neurri zorrotzak, erantzunkizunez jabetu beharra, erabakiak hartzea, eragozpenak gainditu eta oztopoak garaitu.

Gehiago irakurri...

Rafael Antxia: "zer esateko beste euskal berba bat"

2010-03-29  ¦  Erromako Kluba

Euskadin izan berri dugu Rafael Antxia, etorkizun handiko politikari demokrata. Antxia Texas Estatuaren Ordezkaria da, bertako Legebiltzarkidea eta Haynes & Boone, LLP enpresaren bazkide zein legelari. LBR International taldearen eskutik, Mikel Burzako antolatzaile delarik, Antxiak, Gil Porter eta Jose de Ugarte bikotearekin batera, lan-egutegi oparia jorratu du egunotan gure artean.

Gehiago irakurri...

Ongizate-gizartea ez da berez dagoen zerbait, lortu egin behar da

2010-03-26  ¦  Erromako Kluba

Gizarteak nekez utzi dezake aberastasun-sorkuntza eta giza-aurrerapena eragiten dituzten jarduerak ontzat eta aintzakotzat hartu ez izana. Enpresa-zuzendaritza, ekoizpen-prozeduren kontrola edota polimero-ikerkuntza, irakaskuntza, osasun-zerbitzua eta bazterrean geratu daitezkeenei laguntzea bezainbateko lan-mota zintzoak eta laudagarriak dira gogorarazten du Juan Ignacio Pérez Iglesias irakasleak El Diario Vasco egunkarian. Haren ustez, gazteriak badu gobernuz kanpoko erakundeen galbahen arabera gizartea neurtzeko arriskua.

Gehiago irakurri...

Albiste zaharragoak »