« Itzuli albistegira

Winterthur-en ospatutako “Change –Course –Conference”

2012-12-22  ¦  Bego Maite Jiménez Ocio

Mundu osotik etorritako berrogeita hamar gazte sormenedun inguru gonbidatuak izan ginan, gure belaunaldiko etorkizunaz eta bizi izan beharko ditugun erronkaz alkar hitz egiteko eta eritxi ezbardinak alkarbanatzeko; ideiak komunean jarriz eta ekimen ezbardinak aurrera eroateko esparruak bilatuz.

Oharra osoa irakurtzeko, "Albisteak" atalean jo.

Winterthur-en ospatutako “Change –Course –Conference”

Lehenik eta behin, eskerrak emon gura neukez Erromako Klubeko Espainiar Kapituluko Euskal Taldeari, Winterthur-en ospatutako **Change –Course –Conference konferentzian parte hartzea eta ordezkari gisa joatea ahalbidetzeagaitik. Bizi izandako esperientzia IKARAGARRIA** izan da. Milaka sentsazio hausnartzeko eta trasmititzeko, amets egiteko kontzeptu ugari, mundu zabalean harreman barriak mantentzeko eta batez ere, gauza asko egiteke.

Mundu osotik etorritako berrogeita hamar gazte sormenedun inguru gonbidatuak izan ginan, gure belaunaldiko etorkizunaz eta bizi izan beharko ditugun erronkaz alkar hitz egiteko eta eritxi ezbardinak alkarbanatzeko; ideiak komunean jarriz eta ekimen ezbardinak aurrera eroateko esparruak bilatuz.

Hasierako ekitaldi publikoaren ostean, non Winterthur-eko alkateak eta Suitzako Erroma Klubeko Presidenteak harrera egin euskuen; egun osoko tailer sorta bategaz jarraitu genduan,Hazkundearen Mugak lanaren berrogeigarren urteurrenaren inguruan. . Hamabi pertsonetako lan taldeen bitartez, ogibide eta herrialde ezbardinez osotuak, gaur egungo egoera aztertzen hasi ginan, gure sistemaren erroko arazoak identifikatuz, eta aldaketa sortarazoteko moduak bilatzeko helburu argiagaz. Batez ere, etorkizun hurbileko kontuetan arreta jarri genduan, bilakaera aldatzeko beharra eta aukerak aztertuz; aldaketarako prospektibak sortuz. Lan talde guztiok lan itzela egin genduan, talde bakoitza gai ezbardin bat jorratuz. Hala ere, guztiok bat egin genduan akzioan, enpoderazio eta aldaketarako beharrizanean. Baimentzen badeustazue, kontatuko deutsuet, nire taldean “EducAction”-z berba egin genduala, ekintzan oinarritutako hezkuntzaz, balore eta esperientzia barriekaz etorkizuneko liderrak sortzeko.

Honegaz batera, Club of Rome-k behin-betiko plataforma bat sortu gura dau, pentsamendu eta ideia ezbardinak alkarbanatzeko, eta jomugeei eta desiratutako etorkizunaren izaerari buruzko eztabaidak sortzeko. Konferentziaren ostean hasiko den kanpaina baten parte, eskariak eta gazte helduen barne ikuspegiak nabarmendu gura dabez, ekintza konkretuak hartzeko, komunikatzeko eta alkar ulertzeko, danon etorkizun hobeago baten aurrean

Zer gehiago esan neinke!! Besterik, asko daukagula egiteke!!! Proposatzen dot, gure Euskal Taldetik dei egin deutsagula gertuko gazte adimentsuei eta herrialde osokoari, CHANGE THE COURSE gaia jorratzeko, batzeko eta plataforman parte hartzeko.

Nire esker on zintzoagaz, esperientzia izugarri honetan parte hartzea ahalbidetzeagaitik,

Bego Maite Jiménez Ocio Erromako Klub-eko E.K.ko E.T.ko G30ko kidea

Bilbon, 2012ko abenduaren 17an.