G20 -MARIA SILVESTRE (2018/03/22)

2018-03-22an, 19,000etan izan zen G20 Taldeak antolatu duen Hitzaldia / Eztabaida, Bilbao Berrikuntza Faktoria-BBFan, María Silvestreren eskutik, Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borroka. Iragana, oraina eta etorkizuna izenburupean.

Hona hemen deialdia

Soziologia eta Politika Zientzietako doktorea. Deustuko Unibertsitateko Soziologia eta Politika Zientzien Fakultateko Dekanoa eta Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko Masterreko Zuzendaria izan da. Balioen Europako Inkestan Espainia ordezkatzen duen Deustuko Gizarte Balioen ikertaldea zuzendu du. Deustuko Unibertsitateak eskaini eta Universitá degli Studio di Palermorekin eta Instituto Pedro Arrupe di Palermorekin batera eskaintzen den Politika Publikoei eta Lurralde Garapenari buruzko Nazioarteko Masterreko zuzendarikidea izan da. Espezializazio arlo nagusienak hauek dira: balio politikoak eta sozialak eta genero ikuspegia gizarte zientzietan. Arlo horietako argitalpen eta ekarpen zientifiko ugari ditu. Emakundeko zuzendaria izan da.

Hona hemen erakutsitako auekezpena