IÑIGO URKULLU, JAUN TXIT GARAIA 2015/05/08

2015-05-08an izan zen, La Bilbainan, Erromako Euskal Taldeak antolatu dugun hitzaldia / eztabaita, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria, Iñigo Urkullu Jaun Txit Garaiak emana, Giza Garapen Iraunkorrarako Estrategiaren izenburupean.

Iñigo Urkullu Renteria Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria da 2012-12-15etik, egun horretan Gernikako Arbolapean bere karguaren zina egin zuen eta. Iñigo Urkullu gaztetatik konprometitua egon da politikarekin. 2007Tik-2012 ra bitartean EAJko Euskadi Buru Batzarreko Presidentea izan zen. Horren aurretik, Bizkaiko Buru Batzarreko buru izan zen (BBB) zortzi urtetan zehar.

Eusko Legebiltzarrean Bizkaiko legebiltzarkide gisa bete dituen lau legegintzaldietan 1994-2007, hainbat batzor-detako kidea izan zen (Hezkuntza eta Kultura Batzordekoa, Autogobernuari buruzko Batzorde Berezikoa, Presazko Legegintza, Araudia eta Gobernuko Batzordekoa, besteak beste) eta hiru legegintzalditan zehar Giza Eskubideen Batzordeko Presidentea izan da (98-2008), Euskararen Aholku Batzordeko kidea (94-2001) eta EHUko Gizarte Kontseiluko kidea (1986-1989)

Zazpi mila miloiko munduan kokatuta dagoen bi miloiko herri txiki baterako sortzen diren erronkak aurkestu ditu Inigo Urkullu, Lehendakari Jaunak, Giza Garapen Iraunkorra lortzeko behar dan estrategia azalduz.

Herri erakunde ezberdinetan berak garatu dituen iharduerak, betebeharrak, ezagutza eta esperientzi zabalak aukera ederra eman digute gure kultura eta antropologiaren sustraietan sakontzeko pertsonaren duintasunaren errespetu esanahia oinarritzat hartuz , giza garapen iraunkorrarako estrategia moduan.

Hona hemen hitzaldiaren deialdia

Jose Luis Villacortak agurtu zion Lehendakariari hitz hauen bidez

Hona hemen Hitzaldiaren grabaketa

Eta hemen eztabaidakoa

Hauek dira hartutako argazkiak