JOSE IGNACIO HORMAETXE 2010/03/05

Hurrengo martxoaren 5ean beste eztabaidagune bat izango dugu Energia eta Zibilizazioa gaiari buruzkoa. José Ignacio Hormaetxe jauna, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendari Nagusia den aldetik, honako gai honetaz mintzatuko zaigu:

  • "Energiaren oraina eta geroa Euskadin"

Energia gaiez hainbat urtez lanean diharduen aditu honen eskutik nolabaiteko ikuspegi globala eta lokala aztertu nahia da topaketa honen baitan lortu nahi duguna.

Barne-eztabaida suspertu lezakeen jardunaldia ere burutu nahi genuke. Hainbat lan-talde antolatuz eta zikloari buruzko zenbait galdera eginez, Erromako Klubaren Euskal Taldearen iritzi-moldeak zertan diren laburbildu nahi genituzke.

Eztabaidagunerako deia hemen

Izen-ematea, berriz, hemen